ORKOIENGO UDALAK DATORREN URTEKO AURREKONTUAK ONARTU DITU

Alkatetzak aurkezturiko proposamenak aurrera egin du Bilduren aldeko bozarekin, zinegotziaren hitzetan "aurreko urteetan gure taldeak eginiko hainbat proposamen bereak egiten dituelako"

Bildu udal taldearen bozeramaleak banan banan azaldu ditu legegintzaldian zehar bere taldeak aurkeztu eta UIO eta UPNren aurkako bozekin atzera botatak izan ondoren datorren urteko aurrekontuetan islada dutenak.

Besteak beste gizarte beharretarako laguntzak (10.000 €) eta etxebizitzarako aholkularitza zerbitzua (15.000 €) aipatu ditu Bilduren bozeramaleak, aurten lantzen ari diren etxe desjabetzeei aurre egiteko protokoloaren zati garrantzitsu bat direlakoan. Aldiz, kritika egin dio gobernu taldeak parte-hartzean eginiko aurrerapausu apalari eta batez ere legegintzaldian eramandako pribatizazio politikari.

Aurrekontuak beraz UIO, UPN eta Bilduren aldeko bozekin atera dira aurrera, Orkoien Egunero abstenitu direlarik.

Bildu udal taldeak aurkeztuta hiri-kanpaleku publikoak berreskuratzeko proposamena ere bozkatu da osoko bilkuran, baina UIO eta UPN-ren aurkako bozekin ez da onartu, nahiz eta Orkoien Eguneroren babesa izan duen. Alkatearen hitzetan eskaintza pribatuak aise betetzen du kanpaldi hauetarako herrian dagoen beharra.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016