ORKOIENGO UDALAK DATORREN URTEKO AURREKONTUAK ONARTU DITU
Alkatetzak aurkezturiko proposamenak aurrera egin du Bilduren aldeko boz ar ekin, zinegotziaren hitzetan "aurreko urteetan gure taldeak eginiko hainbat proposamen bereak egiten dituelako" Bildu udal taldearen bozeramaleak banan banan azaldu ditu legegintzaldian zehar bere taldeak aurkeztu eta UIO eta UPNren aurkako bozekin atzera botatak izan ondoren datorren urteko aurrekontuetan islada dutenak. Besteak beste gizarte beharretarako laguntzak (10.000 €) eta etxebizitzarako aholkularitza zerbitzua (15.000 €) aipatu ditu Bilduren bozeramaleak, aurten lantzen ari diren etxe desjabetzeei aurre egiteko protokoloa ren zati garrantzitsu bat direlakoan. Aldiz, kritika egin d io gobernu taldeak parte-hartzean eginiko aurrerapausu apalari eta batez ere legegintzaldian eramandako pribatizazio politika ri. Aurrekontuak beraz UIO, UPN eta Bilduren aldeko bozekin atera dira aurrera, Orkoien Egunero abstenitu direlarik. Bildu udal taldeak aurkeztuta hiri-kanpale