UIO-UPNk ESKOLEN GARBIKETA ZERBITZUA PRIBATIZATU DUTE (BIDEOA)
PRIBATIZATU BEHARREAN LANEAN HASI BERRI DIRENEN KONTRATUA LUZATZEKO ESKATU ZUEN ORKOIEN BILDUK
Kontrataziorako iragarkia kontratazioen atarian |
Pribatizazio kontratua lau urtez luzatu daiteke 548.856 €-ko kostuarekin
2015. urterako 91.476 €ko kostua izanen du pribatizazioak urtarriletik ekaineraino. Diru honekin "udalak berak zuzenean kontratatu zitzakeela langileak" defendatu zuen Bilduko bozeramaleak, baina gainontzeko taldeek ez zuten proposamena babestu.
Zerbitzuak arazoak sortzen dituela azpimarratu zuen alkateak, langileen absentismoa altua delako.
Bilduko zinegotziak kontratazio zerrendetan daudenei deitu izana eta deiotan Bildu udal taldearen aurkako iritzia eman izana leporatu zion alkateari. Alkateak ez zituen salaketak ezeztatu, are gehiago, "langileekin solasaldi pribatuak izan ditzaket" esan zuen eta solasaldiotan udal talde guztiez aritzen dela aitortu ere.
Esandakoak bideoan ikus ditzakezue