LABek Orkoiengo Udalaren aurka jarritako helegitea irabazi du Euskararen defentsan
NAAk (Nafarroako Administrazio Auzitegia) arrazoia eman dio LABi Orokoiengo Udalaren kontra jarritako helegite batean, zerbitzu anitzetako langileen ordezkapenak egiteko oposizio batean euskararen balorazioa kontutan ez hartzeagatik.
Orkoiengo alkatea den Carlos Arronizek zerbitzu anitzetako oposizioan euskara meritu gisa argitara eman zuen, baina gero ez zen baloratu. Ohiz kanpoko praktika honen kontra ebatzi du irmoki NAAk LABek jarritako helegitearen ebazpenean.
NAAk eman duen ebazpenaren oinarriak LABen helegitearenarekin bat egiten du. Oposizioaren deialdian iragartzen zen euskararen ezagupenak baloratuko zirela baina oposizioa behin bukatuta ez ziren baloratu. Horregatik NAAk adierazten du “ebazten dugu Udala behartuta dagoela euskara baloratzera argitara eman zen Bandoan adierazitakoaren moduan eta helegite jartzaileek udal instantzietan hala eginiko eskaeretan, aipatu balorazioa egin artean behin betiko emaitzak ezin direla argitara eman”.