ORKOIENGO PAH-k ASANBLADA DEITU DU BANKIAREN ZORU KLAUSULA ILEGALAK LANTZEKO
Bankiak zoru klausula ilegalak ehunka bizilaguni kobratzen ari diela uste du plataformak
Berriki jakitera eman genizuen bezala epai batek bizilagun baten hipotekaren zoru-klausula bertan behera utzi eta kobratutako gehiegizko diru hori itzultzera zigortu du Bankia (lehen Caja Rioja zena), bizilagunak Orkoiengo PAH-ren laguntzarekin jarritako salaketari arrazoia emanez.
Orkoiengo PAH plataformaren hitzetan bizilagun askok sinatu zuen hipoteka Bankiarekin oraindik Caja Rioja zenean eta beraz baliteke zoru-klausula ilegal hauek uste baino hedatuagoa izatea herrian.
Bizilagunak informatzeko eta arazoari irtenbidea emateko asanblada deitu dute datorren azaroaren 28-rako Orkoiengo Gizarte Etxean 18:30etan.