HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK 612.299 € ESKATZEN DIZKIO ORKOIENGO UDALARI


Auzalar ikastetxearen eraikitze lanetan agerturiko arazoek eragindako kalte ekonomikoa dela eta

agintariak lanak ikuskatzen 2011. urtean (iturria)
Hezkuntza Baliabideetako Zuzendari Nagusiak Orkoiengo udalari 432.689,94 € eskatzen zizkion txostena artxibatzea erabaki du. Txosten horren arabera Auzalar ikastetxea eraikitzerakoan agerturiko arazoak konpontzeko egindako lanek bultzatu zuten Hezkuntza Departamentua dirua erreklamatzera.

Hala ere aurreko txostenaren itxierarekin batera txosten berria ireki da udalari diru kopuru handiagoa eskatzen diona, zehazki  104.723,71 € jatorrizko txostenean aurkitutako zenbaketa akatsak eta 74.885,62 € departamentuak enpresa eraikitzaileari ordaindutako kopuruarengatik. Osotara beraz 612.299,27 € eskatzen dizkio Hezkuntza Departamentuak Orkoiengo udalari.

Urriaren 29an izandako osoko bilkuran Orkoien-Bilduko bozeramaleak egindako galderei erantzunez alkateak esan zuen ez zutela etsiko inongo ardurarik ez dutela uste dutelako.

Entradas populares de este blog

"FLORECICA". El documental sobre Maravillas Lamberto el 13 de marzo en Orkoien

LISTA PROVISIONAL PERSONAS ADMITIDAS CONVOCATORIA LISTA SUSTITUCIÓN OFICIALES ADMINISTRATIVAS

Javier López Monreal condenado por ataques fascistas al alguacil, a bienes municipales de Orkoien y contra la memoria histórica quiere ser el nuevo Secretario del Ayuntamiento