EPAI BATEK ZORU KLAUSULAREN BIDEZ KOBRATUTAKOA ITZULTZERA BEHARTZEN DU BANKIA (CAJA RIOJA)

EPAIAK BERTAN BEHERA UZTEN DU ZORU KLAUSULA ETA BANKIA DIRUA ITZULTZERA BEHARTZEN DU, ATZERAPEN-INTERESAK BARNE

EHUNKA DIRA ORKOIENEN BANKIAREN LEGEZ KONTRAKO ZORU KLAUSULEK KALTETUTAKOAK 
Hainbat elkarretaratze eta bileren ondoren Caja Riojak (Bankia) zoru-klausula kentzeari ezezkoa eman ondoren salaketa jarri zuen bizilagun honek Orkoiengo PAH -ren laguntzarekin. Epaitegiaren ebazpena urrikoa bada ere atzo izan genuen haren berri eta jakin ahal izan dugunez zoru-klausula dela eta Bankiak kobratutako gehiegizko dirua itzultzera behartzen du, bai eta kobratutakoaren atzeratze-interesak ere.


Ehun bizilagun baino gehiago dira Orkoienen Caja Riojarekin (egun Bankia) hipoteka sinatu zutenak. Hipoteka hauetan jarritako zoru klausulen ondorioz bizilagun hauek %2,5eko interesak ordaintzen dituzte, nahiz eta %1,3tik beherakoak izan beharko liratekeen.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016