AUZALAR IKASTETXEKO ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTESKUNDEAK ABENDUAREN 2an


Errolda astelehena, azaroaren 17an hasita egongo da ikusgai eta bozketa abenduaren 2an izango da.

 
Auzalar Ikastetxeko Eskola Kontseilua berritze aldera hauteskundeak izanen dira aurten eta hartara hauteskundeetako egutegia plazaratu du Hauteskunde Juntak.

Hateskundeetan boza eman ahal izanen dutenen errolda azaroaren 14tik aurrera egongo da ikusgai eskolako atarian. Errolda honetan agertzen direnak soilik izango dira hauteskundeetan boza eman eta bozkatuak izateko eskubidea izanen dutenak eta beraz, zerrendan ez egotekotan eskolako idazkaritzarekin harremanetan jartzea komenigarria da.

Hautagai-zerrenden onarpena azaroaren 14tik 24ra izanen da eta hautagaitzak idatziz aurkeztu beharko dira epe horren barruan nortasun agiriaren fotokopiarekin batera. Hautagaien erakusketa azaroaren 24an izango da eta erreklamazioak aurkezteko epea azaroaren 26a arte izango da.

Bozkak emateko eguna abenduaren 2an izango da, goizez 9:00etatik 9:30ak arte eta 12:30etatik 13:00ak bitartean. Arratsaldez ere izanen da bozka emateko aukera, 16:30etatik 17:30etara. Bozka emateko nahitaezkoa izanen da NAN aurkeztea. Badago ere bozka postaz ematerik, ohiko postaz zein eskolan paratuko diren postontzia erabiliz, eta betiere zenbaketa baino lehenago iristen badira bozak. Postaz bozkatzeko bi gutunazal igorri beharko dira, bata bestearen barruan. Kanpokoa hauteskunde batzordera bidaliko da barruan NANaren fotokopia duela. Barruko gutun-azalean berriz bozka txartela sartuko da.

Eskola Kontseilu berria abenduaren 9an eratuko da.

Informazio gehiago Auzalar Ikastetxeko idazkaritzan edo 948 32 67 32 telefono zenbakian.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"