ORKOIEN BILDUK ERREKURTSOA AURKEZTU DIO 2013ko KONTUEN ONESPENARI


ITURGAIN, UDALAREN HIRIGINTZA ELKARTEAREN KONTUEN TRAMITAZIOAN IRREGULARTASUNAK IZAN DIRELAKOAN

Bildu udal taldearen iritziz zirriborro bat baino ez ziren kontuak aurkeztu ziren jendaurrean, udal hirigintza elkarteak ez zituelako oraindik behar bezala ontzat eman.

"Martxoaren 30eko data zuten dokumentuak sinatuarazi nahi zizkiguten uztailaren 30ean"

Txostena onartu zenean adierazi zuen Bilduko zinegotziak bere desadostasuna eta Iturgain udal hirigintza elkartearekin gertaturikoa zehaztasunez azaldu zuen azken udalbatzan (ikusi bideoa).

Aipatu udalbatzan agerian utzi zuen zinegotziak nola Carlos Arroniz eta Julia Moratinos ixilean aritu ziren Iturgain elkarteak hartutako erabakiaren kontra langile baten iraiztearen baldintzak aldatu zituztenean, horren ondorioz kalte-ordainak 30.000€koak izan zirelarik. Bilduko bozeramaleak gainera langilearen kurrikulumean bi urte motiborik gabe gehitu izanaren zantzuak daudela adierazi zuen.

Iraiztea modu ezohikoan egin izanak bultzatu zuen zinegotzia Iturgaingo kontuak azkenik formulatu zirenean, hau da 2014 irailan, aurkako boza ematera, haren hitzetan elkartearentzako gainkostu bat ere suposatu zuelako.


 

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016