FRONTOIAREN LANAK GELDIARAZITA

Nafarroako Administrazio Auzitegiegiak legez-kontrakotzat jo du proiektuaren hobekuntzen balioespena egiteko modua

Hil honen hasieran Nafarroako Enpresa Kontratisten Elkateak (ANECOP) helegitea aurkeztu zion “Euskal Herria plazaren berrurbanizazioa eta frontoiaren eraistea eta berreraikitzea” aurrera eramateko lanen kontratua Orkoiengo udalak plazaratutako esleipen iragarkiari. Oinarrian ANECOP-ek bere helegitean zehaztugabetzat eta arbitrariotzat jotzen zituen lehiaketan udalak baloratzen zituen “hobekuntzen” atala. Bada, berriki plazaratutako sententzian Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogatutzat ematen du aipatu “hobekuntzak” zehaztuta badaude ere hauen puntuazioa nola egingo den eta hobekuntza hauen balioa zein den ez dagoela zehaztuta eta ondorioz ez liratekeela objektibotasunez ebatziko.

Argazkia: Noticias de Navarra

Honen ildora, aste honetan izan den Orkoiengo udalaren osoko bilkuran proiektuaren erredakzioa irabazi zuen enpresari 9.439,79 € gehiago ordaintzea adostu zen UIO eta UPN aldeko, OE-ren abstentzio eta Bilduren aurkako bozekin. Alkatetzaren hitzetan prezioaren garestitzea “udalak eta parte-hartze prozesuak proposatutako aldaketek eraginda” dagoela esan bazen ere zenbakiak ikusita “bizilagunek aurkezturiko 19 proposamenetatik bi bakarrik onartu ziren eta beraz nekez garesti dezake partehartze prozesuak frontoiaren proiektua” Bilduko zinegotziak azpimarratu zuenez. 

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016