BALORAZIO TXOSTENAREN PROIEKTUA JENDAURREAN



 
214. 2014ko urriaren 31a




Hasiera batean onetsi zen katastroko 1. poligonoko 379, 381, 578, 1018, 1025 eta 1510. finkak normalizatzeko proiektua, Udalak berak sustatu duena, Silvia Barbarin Gómez teknikariak prestaturiko dokumentuaren arabera, aipatu finkak hirigintzako aldaketa honetara egokitzeko: Hirigintzako Udal Planeko lerrokadurak eta bereizketaren doikuntza, unitate hauetan: S-4 Altos de Orkoien, ZOP-1 eta S-2 Alde Zaharra handitzea Z-7, Z-8 eta Z-9. Hura Udalak behin betiko onetsi zuen, eta 2013ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 10ean. Alkatetzaren 2014ko urriaren 24ko ebazpenaren bidez, bidezko da jendaurrean jartzea eta, beraz, tramitaturiko espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Hirigintza Zerbitzuan (Iturgain plaza, z.g.) 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, hilabetez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa duten guztiek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. 
Iragarkiaren kodea: L1414388

Entradas populares de este blog

LISTA PROVISIONAL PERSONAS ADMITIDAS CONVOCATORIA LISTA SUSTITUCIÓN OFICIALES ADMINISTRATIVAS

"FLORECICA". El documental sobre Maravillas Lamberto el 13 de marzo en Orkoien

ASÍ NO, SEÑOR ALCALDE DE ORKOIEN