ZERBITZU ANITZETAKO ORDEZKAPEN ZERRENDA BERTAN BEHERA GERATU DA
BIZILAGUNEK KEXAK AURKEZTU ZITUZTEN UDALAK EUSKARAZKO FROGAK EGIN EZ ZITUELAKO
Orkoiengo Udalak bertan behera utzi du bere garaian jakitera eman genuen zerbitzu anitzetako langileen ordezkapenen zerrenda eguneratzeko eginiko frogak.
Azterketa teoriko bat eta hiru praktiko egin ondoren ez omen zen euskarazko froga egin, nahiz eta kaleratutako bandoan euskararen ezagutza aintzat hartuko zela esan, eta honek parte-hartzaileen kexak eragin zituen.
Azkenean, frogak egin beharrean bertan behera utzi du udalak sortu berri zuen ordezkapen zerrenda.
Azkenean, frogak egin beharrean bertan behera utzi du udalak sortu berri zuen ordezkapen zerrenda.