JAIEN EGITARAUARI ZUZENKETA PROPOSAMENA


Udalak meza ez antolatzea proposatu du Orkoien Bilduk aurkezturiko zuzenketan

Biharko udalbatzan Bilduk aurkezturiko eta jarraian irakurri dezakezuen zuzenketa eztabaidatuko da. Zuzenketa honek eskatzen duena hain zuzen udalak antolatutako jardueretatik Mikel Deunaren omenezko meza kentzea da, izan ere postontzietan banatutako jaien egitarauan udala bera agertzen baitzen antolatzaile gisa.

Banatutako egitarauaren atala

Bilduk proposamena defendatu du administrazioan laikotasuna oinarrizko printzipio bat izan behar duela esanez, "sinismen desberdinak dituzten pertsonen arteko elkarbizitza bermatzeko bide bakarra delako", talde honen hitzetan.
Bildu Orkoienek aurkeztutako zuzenketa

Entradas populares de este blog

LISTA PROVISIONAL PERSONAS ADMITIDAS CONVOCATORIA LISTA SUSTITUCIÓN OFICIALES ADMINISTRATIVAS

"FLORECICA". El documental sobre Maravillas Lamberto el 13 de marzo en Orkoien

ASÍ NO, SEÑOR ALCALDE DE ORKOIEN