N.A.0. 159zbkia - ABUZTUAREN 14a (ORKOIENGO OHARTARAZPENAK)
Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak 2014ko uztailaren 30eko bilkuran erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, Z-5 Alde Zaharreko S-1 unitateari dagokionez. Udalak berak sustatu du, Silvia Barbarin arkitektoak 2014ko ekainean prestaturiko agiriaren arabera.
Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan.
Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak 2014ko uztailaren 30eko bilkuran erabaki zuen aldaketa onestea Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzen 20.1. artikuluan. Udalak berak sustatu du, Silvia Barbarin arkitektoak 2014ko ekainean prestaturiko agiriaren arabera.
Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan.
Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2014ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 8 eta 9. aldaketak Udalaren 2014ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.