UDALBATZAK GOIZEZ IZATEA ONETSI DU NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIAK

Bildu udal taldeak errekurtsoa aurkeztua zuen auzitegian osoko bilkurak arratsaldez izaten jarrai zezaten, bizilagunen mesedetan zelakoan.

UIO eta UPNren bozekin onartu zen udalbatzak arratsaldez izatetik goizez izatera, Bilduk UIOko zinegotzi bat osoko bilkuretara joaten zela salatu ostean eta bizilagun gehiagok bilkuretara joateko aukera izango zutela esanez. Ordutik hainbatetan falta izan dira zinegotziak osoko bilkuretan, eta bizilagun gutxiago bertaratzen da udalbatzak ikustera.

Nafarroako administrazio auzitegiak udalbatzak arratsaldeko ordutegira itzultzea helburu zuen  Bildu udal taldearen errekurtsoa atzera bota du, zerbait argitu behar izatekotan udal teknikariak laneko ordutegian daudela argudiatuz, eta bizilagunen kaltetan izan daitekeela onartuz.

Hona ebazpena:

Entradas populares de este blog

KORRIKA 2022 ORKOIEN

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

21. Korrika: ibilbidea, abestia eta prestatzeko bilera
Reunión para preparar la Korrika 21