PADEL PISTAK ERABILTZEKO PREST, BIZILAGUNAK PREZIOEZ KEXU


Padel-zaleak pozik, eguzkia hartzea gustuko dutenak kexu eta bazkide ez diren bizilagunak kexu ere prezioengatik.

Erabilgarri daude berriz ere igerilekuan eraikitako padel pistak, estalki eta guzti, hainbat hilabetez itxita egon ondoren. 



Kexa hagitz jaso dute halere padel pistek igerilekuko bazkideengandik, lehendik txikia zen belardiaren puska handi bat kendu dutelako pistok eraikitzeko. Bazkide ez diren bizilagunak bestalde kexu dira ere prezioengatik, izan ere bazkideek (Orkoienen erroldatuak izan ala ez) orduko 5€ ordaintzen duten bitartean gainontzeko bizilagunek 24 € ordaindu behar dutelako.


Jakina denez igerilekuaren enpresa kudeatzaileak egin beharreko inbertsioa zen padel pisten estaldura, baina udalak bere gain hartu zuen estalpea eraikitzearen ia 90.000 €ko kostua, oposizioa aurka izan bazuen ere. Bilduk helegitea aurkeztu zuen erabakiaren aurka eta tramitera onartua izan ondoren, ebazpenaren zain dago.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

ZINE FORUM: CIE´S, los guantanamos españoles

INAUTERIAK 2023 CARNAVALES