KULTURA ETA HEZKUNTZA ZINEGOTZIAREN ADIERAZPEN HARRIGARRIAK
Kultura eta hezkuntza zinegotziak konplot bat egin izana leporatu dio Orkoiengo Arninatxeta Elkarteari.
Gaur goizeko ezohiko udalbatzaren gai zerrendaren lehenengo puntuaren eztabaidan Jesús María Unzué zinegotziak konplot bat egin izana leporatu dio Arninatxeta elkarteari frontoia eta plazaren proiektua aukeratzeko martxoan egin zen galdeketan. Zinegotziaren arabera Arninatxeta elkarteak proiektu jakin bat bozkatzea eskatu zien kideei eta beste bizilagunei, proiektu horren arkitektoa elkarteko kide baten senidea delarik.
Zinegotziak esan zuen gainera bizilagunek gehien bozkatutakoa ez zela izan udalak azkenean aukeratutako proiektua, azken hau Arazuriko frontoiaren kopia bat dela eta bizilagunek Arazurikoaren kopia nahi zutela.
Jarraian adierazpenak egin ziren tartearen bideoa duzue. Ez ahaztu osoko bilkuraren bideo osoa ere ikusgai dagoela.