IGERILEKUA IREKITA, ESTALDURA ITXITA

Aurtengo udako denboraldia badakar berririk igerilekuari dagokionean, padel-pisten estalduraz gain negu osoan jarrita izaten den igerilekuaren estaldura bere horretan jarraituko duelako uda osoan, hots, estalita. Aitzitik, alboetako itxierak irekita egonen dira uda partean, neguan ez bezala.


Duela gutxi eman zuen honen berri alkateak bando baten bitartez eta hala jakinarazi genuen zuen webgune honetan ere. Aspalditik omen dator arazoa, eta antza arazo estrukturalez gain mantenu lan eskasa egin izanak urtero 6000 € kostua ekarri izan dio udalari azken aldian estalkia eskuz ireki eta isteko.

Automatikoki ireki eta itxi ahal izateko egin beharreko konponketa udalaren ardura izanik estaldura konpontzeak kostatuko lituzkeen 250.000-400.000 €ak (beti ere alkatearen arabera) udalak jarri beharko lituzke. Etxauriko errepidea eta frontoia bezalako inbertsio handietan sartuta eta igerilekuan aurten eginiko padel pisten gastuaren ondoren, badirudi bazterrean utzi duela alkateak igerilekuko estalduraren konponketa lanei epe laburrean ekitea.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016