EUSKAL SELEKZIOEN ALDEKO MENDI MARTXA ARAZURIN IZANEN DA ABUZTUAREN 5ean


Jarraian helarazi diguten euskal selekzioen aldeko mendi martxaren inguruko informazioa duzue, Esaitek antolatua, datorren abuztuaren 5ean, asteartearekin, Arazurira iritsiko dena:
Datorren abuztuaren 5ean, asteartea, Arazuri ra helduko da ESAITek (Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea) antolatu duen mendi martxa. Lizarraga Ergoienatik etorriko da arratsaldeko 6,30tan, eta urrengo egunean Burlatarako bidea hartuko duena.
Arazuriko igeritokira heldu eta atsedenalditxo bat izan ondoren, ongietorria egin nahi da herriko frontoian arratsaldeko 8etan: alkateen harrera, herri kirol, pilota partidua. Hori dela eta, trikitixak lagunduta kalejira egingo da igeritokitik frontoiraino, eta pate hartzera gonbidatuta zaudete. Bukatzeko herri afaria izanen da igeritokiko tabernan.(Izena emateko igeritokiko tabernan abuztuko 3ra arte).

EGITARAUA
18,30 HARRERA Arazuriko zubi txikian.
20,00 KALEJIRA igeritokitik frontoieraino
20,15 ONGIETORRIA eta HERRI KIROL
21,30 HERRI AFARIA

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"