ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK. BEHIN BETIKO ONESPENA
Orkoiengo Udalak, 2014ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa arautzen duten oinarriak. Iragarkia 2014ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, oinarri horiek behin betiko onetsirik gelditu dira, eta egintza honetan haien testua osorik ematen da argitara.