HIRIGINTZA: ALDAKETA ORKOIENGO PLANEAMENDUAN


Aldaketa Orkoiengo planeamenduan, 6. sektoreko Z-7, Z-9 eta Z.O.P-5-i dagokienez, eta hirigintza hitzarmena, MAPSA S. COOPek sustaturik.
 
Orkoiengo Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, 6. sektoreko Z-7, Z-9 eta Z.O.P-5-i dagokienez, hirigintza hitzarmena egiteko proposamena barne, MAPSA, S. Coop.ek sustaturik, 3G Arquitectosek 2014ko maiatzean prestaturiko dokumentuari jarraikiz. Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori eta hitzarmena udal bulegoetan aztertzen ahal dira, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

Rutas en bicicleta: Orkoien-Etxauri-Guirguillano-Orkoien