HAUR ESKOLAK, NAFAR GOBERNUAREN MURRIZKETA BERRIAK
Sinbolikoki giltzak eman dizkiote Nafarroako Gobernuari. Finantziazio
egonkorra ziurtatuko ez badu, ardura berea delakoan. Izan ere, udal
haur eskolen finantzazioan ere murrizketa ezarri nahi du gobernuak:
%30ekoa. Mezu elektroniko bidez jakinarazi berri die erabakia. Ikasturte
erdian. Aurre matrikulazioa egin ondoren.
Eh Bilduko alkate batzuek ekintza sinbolikoa egin dute diputazioaren
aurrean: haur eskolen kudeaketaren giltza eman diote gobernuari,
adierazteko finantzaziotik dagokio zatia betetzen ez badu berak,
gobernuak hartu beharko lukeela haur eskolen eskumena oso-osorik.
Udalen egoera ekonomikoa, larria da lehendik
Udalen egoera ekonomikoa lehendik ere zaila dela ohartarazi dute
beste behin eta diote, murrizketa honek are gehiago itoko dituela.
Familiak eta udalak ezinen dira haur eskolen inbertsioak dakarrenaren
arduradun egin.
Izan ere, udalek euren zatia bideratzen dute haur eskolak finantzatzera, baita familiek ere eta horregatik, Nafarroako Gobernuari ardura hori bete dezala eskatu diote.
Izan ere, udalek euren zatia bideratzen dute haur eskolak finantzatzera, baita familiek ere eta horregatik, Nafarroako Gobernuari ardura hori bete dezala eskatu diote.
0 eta 3 urte arteko haur eskolen finantziazioa ezin da aurrekontuen
araberakoa izan, edo egoera ekonomikoaren araberakoa. Horregatik,
hitzarmen ekonomikoz egonkortasuna emateko eskatu diote.