GAZTEEN TXOKOAK ATEAK ITXI DITU
Orkoiengo Gazte Txokoak ateak itxi zituen atzo, denok ezustean harrapatuz. Neurria behin behinekoa bada ere (printzipioz irailean itekitzekoa da berriz), itxierarekin batera bertan behera geratuko dira Gazteen Txokoak kudeatzen zituen jarduerak, besteak beste eskola-laguntza, gazte eguna, udako "voy y vengo" autobus zerbitzua eta abar.
Duela sei hilabete erabaki zuen udalak orain arte Gazteen Txokoa kudeatzen zuen enpresarekin kontratua ez berritzea baina sei hilabeteotan ez dute ixtea saihesteko modurik izan arduradunek. Hain zuzen ere arduraren harira sortu da eztabaida Facebook sarean, Bildu-ren kontutik ardurak eskatzen zitzaizkiolako Gazte Txokoaz arduratzen zen UPN-ko zinegotziari, azken hau ardurak saihesten saiatzen zelarik. Eztabaida hemen jarrai dezakezue.
Eztabaidaren pasarte bat |