NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA: ORKOIENGO OHARTZAPENAK

2014ko AURREKONTUAK. HASIERAKO ONESPENA 

Orkoiengo Udalak, 2014ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontua.Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.


ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI PUBLIKOA ARAUTZEN DITUEN OINARRIAK. HASIERAKO ONESPENA 
Orkoiengo Udalak, 2014ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa arautzen dituen oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. 
2014ko PLANTILLA ORGANIKOA. HASIERAKO ONESPENA 
Orkoiengo Udalak, 2014ko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoa.Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik



Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016