EUSKARAREN NORMALIZAZIOA. EZTABAIDAGUNEA
Lerro hauen bidez, martxoaren 29an hizkuntz normalizazioari buruz eginen ditugun jardunaldirako gonbita luzatu nahi dizugu. Goizeko saioa izanen da, 10:00etatik 13:00etara Iruñeko alde zaharrean dagoen Puerta del Camino hotelean.
Aldaketa politikoa gora eta behera dabilen garai hauetan, euskararen ofizialtasun aldarrikapenak berebiziko garrantzia duelakoan gaude.
Horregatik, EH Bilduk bere ekarpena egin nahi du norabide horretan.
Galizia, Balentzia eta Katalunyako lagun batzuk etorriko dira gure artera, Kontseiluko Iñaki Lasarekin batera, hizkuntza normalizazioaren inguruan gogoeta burutu asmoz (ikusi atxikitako irudia).
Jardunaldi irekiak dira, euskararen etorkizunaz aritu nahi izatea behar da soilik. Parte hartu eta zure iritzia emateko gonbita luzatzen dizugu.
Elkar ikusiko dugulakoan, jaso besarkada bero bat!