BILDU UDAL TALDEAREN OHARRA


Abortuaren legearen erreformaren inguruko hitzaldiaren inguruan udalaren aldizkarian azalduriko informazioa dela eta Orkoiengo Bildu udal taldeak ondokoa azaldu nahi du:
  • Udal talde honek ez du ofizialki inongo hitzaldirik deitu datorren martxoaren 7rako.
  • Udal talde hau gaiaren inguruko hitzaldia ari zen prestatzen datorren martxoaren 8ko EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA dela eta izango diren ekitaldiekin lotuta.
  • Berdintasun zinegotzia den Julia Moratinos (UIO) itunetik at, abisatu gabe, adostutakoaren kontra, gure denbora galduaraziz eta ondorioz era totalitarioan jokatuz, hitzaldia antolatutako jardueren afitxetik kentzeko agindua eman zuen.
Udal talde honek zinez sentitzen du berdintasun zinegotzi honen jokabideak sortutako eragozpenak.
Azkenik, aipatu zinegotziari gogorarazi nahi diogu ez dela inongo Lekuko Itunaren jabe, berak ez duela itunean agintzen eta ituna ez dela berarentzako sortu. Besteek ere proposamenak egin ditzaketela eta ituna biltzen denean soilik erabakiko dela proposamenak onartu ala ez.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"