BANCO POPULARRAK "JOSELIN" BERE ETXETIK BOTA NAHI DU. MOBILIZA HADI!!!



JOSELIN”, Orkoiengo bizilagunak jakinarazpena jaso du auzitegitik datorren martxoaren 20an eguerdiko 12etan Bordaldea kaleko bere etxetik botako dutela jakinaraziz.
Datorren ostegunerako Herri Batzarra deitzen dugu Gizarte Etxean arratseko 6etan gure burua antolatu eta etxe desjabetze honen aurrean erantzuna adosteko, Banco Popularrak etxearen jabetza hartu ez dezan eta gure bizilaguna kale gorrian utzi ez dezaten, sekulako zorrarekin gainera.
Gaurko bileran hainbat erabaki hartu dugu, hots, alkatearekin eta zinegotziekin bilduko garela eta baita banketxearekin ere. Halaber desjabetzera etorriko den epai-idazkariarekin hitz egin dugu eta bilera egitekotan gaude.
Guztion artean bizilagunak mobilizatu behar ditugu, kolektibo, elkarte eta udalak gure bizilagunaren alde egin dezaten. Hartara kolektibo eta elkarteetako ordezkariak herri batzarrera etor daitezen gonbitea helarazi behar diegu (guraso elkarteak, kultura taldeak, elkarteak...).
Gure helburuak hauek dira:

Ez dezatela gure bizilaguna etxetik bota.
Zorra barkatzea.
Etxebizitzaren alokairu soziala (irabazien araberakoa).

Orkoiendar bat kale gorrian gera ez dadin guztiok egin behar dugu ahalegina, gure ingurukoak mobilizatzen, bakoitzak ahal duen heinean, egin beharrekoak eta egin ahal diren gauzak anitzak baitira. Zain izango gaituzu datorren ostegunean arratseko 6ak aitzina Gizarte Etxean.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

Rutas en bicicleta: Orkoien-Etxauri-Guirguillano-Orkoien