2014ko AURREKONTUEN BALORAZIOA


UIO-UPNk 2014. urterako aurrekontuak onartu dituzte. Jarraian aurrekontu horien inguruko gure iritzia eta laburpena dituzue.

Onetsitako aurrekontuak xede-adierazpen argia dira

Desgobernu talde honen xedeak argi geratzen dira beraz; zergak eta tasak igo, zerbitzuak pribatizatu, baina hori bai, izandako kritikek nolabaiteko eragina izan dutenez gero eta latzagoa den langabeziari aurre egiteko eskasegiak diren ekimenak sartuz.

Urtez urte ura, elektrizitate, gasa eta telefono gastuak handituz doaz udala eta gastuok murriztuko dituen energia egitasmoa burutu ordez aurrekontua handituz doa.

Liburutegirako idazpenik gabe jarraitzen dugu, dirudienez gobernu taldeak ez du behar bezala ikusten zerbitzua.

Beste behin ere udako udal kanpamendurik gabe geratuko gara. Berdintasuna zein familia eta lanaren arteko elkarbizitzari mesede eskasa egiten diona beraz.

Arazo ekonomikoetan dauden bizilagunei ohiko etxebizitzaren kontribuzioa ordaintzen laguntzeko proposamena atzera bota zuten UIO eta UPNk azaroan, gure talde honetatik aurkeztu izan ditugun proposamen guztiekin egin ohi duten bezala. Eskerrak gutxienez ideia ona iruditu zitzaiela. Zoritxarrez ideia bezala utzi dute, hori gertatu zenetik hiru hilabete iragan direlarik ez bait dute inongo ekimenik erakutsi.

Bestalde, iaz gure talde honek aurkeztutako hiru zuzenketa bereak egin ditu aurtengo aurrekontuak, bere garaian atzera bota bazituzten ere. Gaitzerdi.

  • Euskara ikasteko bekak.
  • Elikagaien bankuari bideratutako idaz(nahiz eta egun dagoen beharrei begira eskasa izan).
  • Herriko langabetuak kontratatzeko laguntzak. Deialdiaren oinarriak publiko egin ez dituztenez ez dakigu, guk iaz proposatu bezala, komertzio txikiari laguntzea aurrikusten ote dutenentz.

Iazko gastuetan murrizketarik egin gabe udal talde honek 50.00€ inguru ateratzea lortu du, udalak berak langabetuak kontratatu ahal izateko poltsa sortzeko adina. Argi dago beraz arazoa borondate faltan dagola. Pribatizatutako zerbitzuetara bideratzen den 300.000€ horiekin lan handia egin liteke langabeziaren eragina mugatzeko, baina aldiz gobernu taldeak nahiago du pribatizazioa, hemendik gutxira pribatizatuko den eskolen garbiketa lekuko. Ez da beraz ahalmen falta, borondate gabezia baizik.
Gure boza beraz EZEZKO BOROBILA da, kontserbadoreak direlako, parte hartze faltarengatik eta orkoiendarron beharrei erantzungo dieten aurrekontuak lantzeko erakutsi duten lan politiko eskasagatik.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

El Ayuntamiento de Orkoien ingresará 215.000€ por la subasta de 3 parcelas