BILDU UDAL TALDEAK MOZIO AURKEZTEN DU, NAFARROAN D EREDUAN ARI DIREN IRAKASLEEI GURE BABESA ETA ESTIMUA AGERTZEKO
Bildu Udal taldeak mozio hau
aurkezten du, Nafarroan D ereduan ari diren irakasleei gure babesa eta estimua
agertzeko.
Nafarroako
Gobernuaren zentzugabekeria berri bat: D ereduan ari diren irakasleen
kriminalizazioa.
Justuki
Nafarroa osoan D eredua aldarrikatzen ari den honetan eta matrikulazioak
goranzko joera duelarik, Nafarroako Gobernua, bere lehendakaria buru duela,
Guardia Zibilaren ustezko txosten bat hartuta, adierazpen iraingarriak egin
ditu, D ereduko irakasleen izen ona desprestigiatzeko. Aipatu gainera D modelo
honetan bakarrik ikasten ahal direla ziurtasunez Nafarroan dauden bi
hizkuntzak, euskara eta gaztelania.
Erabat
baztertzen dugu komunikabide batzuk hartu duten intoxikazioaren bidea,
interesatuak bai dira gaur egun pil pilean dauden gaiak estaltzeko, jakitera;
LOMCE ren inposaketa, Hezkuntza departamenduaren murrizketak, sexu bereizketa
indarrean daukaten zentruek eta hauekin dituzten konbenioen defentsa, (gehienak
Opus Deikoak), etabar.
Oroitarazi
nahi dugu Hezkuntza Departamenduko ikuskaritza sailari dagokiola zerbitzu ona
emateko ardura eta ez zaiola inoiz irakasle bateri inolako expedienterik ireki
doktrinamendu saiakerarengatik eta ez dagola ere bakar bat ere martxan.
Mahai
gainean jartzea irakasleak gainbegiratu behar direla, beraien lan pedagogikoa
egiterakoan, aberrazio juridiko eta moral bat da.
Hezkuntza komunitate oso bateri
egiten zaion erasoa da eta sorgin eraso honek 1936 -ko maisuen zerrenda
beltzetara garamatza.
Honengatik
Udaletxe honek:
1.- Bere errekonozimendua eta babesa erakusten dio D ereduko irakaslegoari
eta irmoki baztertzen du edozein kriminalizazio saiakera.
2.- Salatzen du Barcinaren
Gobernuko manipulazioa bere inguruko komunikabideen laguntzarekin.
3.- Bozketa honetan ateratzen den
emaitza Nafarroako Gobernuari eta hedabideei bidaltzea adosten du.
Orkoien
2013ko Abenduaren 20an