ORKOIENGO BIZILAGUNAK IGERILEKUKO AFERAREKIN NAZKATUTA EKINTZARA JO DUTE
Joan den ostiralean 50 bat bizilagun elkartu ginen herriko igerilekuan ematen ari diren azken gertakarien karira. Oroituko zareten bezala joan den hilean Urdik bere igerilekuko zerbitzuen ordutegia murriztea erabaki zuen bere kabuz, eta ordutegi murriztuarekin jarraitu du hilabete oso batez nahiz eta udalak aldaketari aho bateko ezetza eman dion.
Hau dela eta bizilagunok zerbait egin behar duela erabaki genuen, geurea den zerbitzua babeste aldera. Lehenengo ekintza ditugun kexak udalari helaraztea izan zen, argi gera dakion gure jarrera zein de. Jarraian kexa jartzeko eredua jaitsi dezakezue, ondoren nahierara atondu, sinatu eta udaletxean aurkezteko. Nahi izanez gero dokumentua herriko taberna eta saltokietan ere utz dezakezue (bertan kopiak ere izango dituzue sinatzeko).