URDIK UDALARI JARAMONIK EGIN EZ ETA IGERILEKUA IXTEN DU. BILDUK ZIGOR-TXOSTENA IREKITZEA ESKATZEN DU



Abuztuaren bukaeran Mendikur Udal Kirol Instalazioen ordutegien berri izan genuen postaren bidez iritsitako orri baten bitartez. Jakitera ematen zigutenaren arabera aurrerantzean instalazioak astelehen, ostegun eta larunbatetan 13.00etatik 16.00etara egongo ziren itxita, eta ostiraletan soilik 16.00etatik 20.00etara irekiko zuten.

Ordutegi aldaketa honen aurrean hagitz kexa egon ziren eta hainbat herritarrek igerilekua uztea erabaki zuten.

Gertakari hauen aurrean, udalak gutuna helarazi zion Urdiri esanez ordutegien aldaketak udaletxearen oniritzia behar zuela, eta udalak ez zuela aldaketa egiteko baimenik ematen. Osteguneko osoko bilkuran aho bateko erabakia hartu zen ordutegi aldaketaren aurka. Hala eta guztiz ere urdik, jasotako aginduei jaramonik egin gabe ordutegi murriztuarekin jarraitzen du egun.

Gauzak honela, Bildu udal taldeak, instalazioak gutxienez astelehenean eta ostegunean itxita egon zirela baieztatu ondoren, alkateari zigor-txostena irekitzea eskatu zion ostiralean.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016