UDALETXEAK ONARTUTAKO DEIALDI PUBLIKORIK GABEKO DIRU-LAGUNTZAREN AURREAN HELEGITEA AURKEZTU DU ORKOIEN BILDUK

Abuztuko osoko bilkuran, 4. atalean Mendikur instalazioen  Kirol Sporten ordainketak bere gain hartzea proposatu zuen alkatetzak (13.262€) eta futbol zelaiko erabileraren faktura argitzea, beste  15.288,25€ ordaindu baino lehen. Osotara beraz 28.550,61€ ordaintzeko proposatzen zen.

Hitzarmenaren legaltasuna batere argi ez genuenez, oinarrian Orkoiengo kirol elkarte guztiei irekitako deialdi publikorik egin ez delako eta diru-laguntza jasotzeko oinarriak onartu ez zirelako, bozketa baino lehen azalpenak emateko eskatu zuen Orkoien Bilduk, baina alkate jaunak jaramonik ez zion egin eskaerari. Azkenean ordainketa UIO-UPNren aldeko bozarekin eta O. Eguneroren abstentzioarekin onartu zen.

Egoera honen aurrean helegitea aurkeztea erabaki genuen, jarraian irakurri dezakezuena.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"

LISTA PROVISIONAL PERSONAS ADMITIDAS CONVOCATORIA LISTA SUSTITUCIÓN OFICIALES ADMINISTRATIVAS