ORKOIENGO LIBURUTEGI BERRIA

Badugu liburutegia. Gizarte Etxeko beheko solairuan badugu non ikasi, egunkariak irakurri, Internetera sartu, bai eta liburuak etxera eramateko aukera ere.

Herritarrek dohaintzan emandako 1400 liburu eta aldizkari baino gehiago dago aukeran, eta etxera eraman nahi izanez gero liburutegiaren lagunen txartela izatea da baldintza bakarra, Gizarte Etxeko harreran egin daitekeena.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 15.00etatik 20.30etara

Haurrentzako bereziki prestatutako eremua badago, 25 erabiltzaileentzako nahikoa tokia duena eta baita helduentzako beste eremua ere. Aitzitik, bigarren honek ez du toki handirik oraindik, Argia Zentroan zeuden mahai eta aulkiak berrerabili direlako.

Dena den aurrikusitako inbertsioetan liburutegiaren ekipamendurako dagoen 6000€ko partidarekin helduentzako dagoen eskasia konponduko dela espero dugu eta denon artean pixkanaka pixkanaka herritarron zerbitzurako kultura gune ireki bat sortuko dugula.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"