IZQUIERDA-EZKERRAko KIDEAK SINBOLO FRANKISTEI BURUZKO MOZIOA EZTABAIDATZEAREN AURKA
Gure herriko hainbat kaletan agerian dagoen hainbat plaka frankista kentzeko ebazpen-proposamena aurkeztu zuen joan den otsailean Bildu udal taldeak.
Ebazpenak aho bateko onespena izan zezan aldaketa batzuk onartu ziren, azkenean proposamenak ondokoa ebazten zuelarik:
1. Comunicar a los propietarios de los edificios que contengan placas o cualquier simbología que incumpla la ley 52/2007, de 26 de diciembre, la obligación de su retirada inmediata.
2.- El Ayuntamiento de Orkoien cumplirá y hará lo posible por hacer cumplir en el ejercicio de sus competencias y dentro de su término municipal la ley 52/2007, de26 de diciembre.
3.- Dar a conocer a la opinión pública el contenido de esta moción
Ordutik bost hilabete baino gehiago iragan direlarik plaka frankistek hor jarraitzen dute eta ondorioz Bildu udal taldeak mozioa aurkeztu du beste behin ere, hemen azpian ikusi dezakezuena.
UIO taldearen bozek (tartean Parlamenturako Izquierda-Ezkerra taldeko kide bat eta Nafarroako Ezker Batuko kideak) UPN-ren laguntzarekin aurkezturiko mozioaren eztabaida ekidin dute.
Bildu udal taldetik "plaka frankistak herriko kaleetatik desager daitezen lan egingo dugu" esan dute.