KORRIKA. prestatzeko bilera bat egingo dugu


Otsailaren 14an, OSTEGUNA
      Arratsaldeko 7:30ean
      Oltza Zendeako Udaletxean (Ororbia)
Komentatu zure herrian eta zerbait proposatu nahi baduzu, zoaz bilerara!
Nahikoa izaten herri eta kolektibo bakoitzetik bat edo bi joatea
Kaixo guztioi:
2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.
Orain dela gutxi jakin dugu Korrika gure herrietatik pasatuko dela (Orkoien, Aratzuri, Ororbia, Ibero eta Etxauri) martxoaren 15ean, arratsaldeko 6etatik 7etara, gutxi gora behera.
Aurreko korriketan bezala, zonaldeko herri guztion artean prestatuko ditugu korrikaren inguruko jarduera guztiak: kilometroak erostea, dirua lortzea, denok elkartzeko afaria, bazkaria edo askaria...., materiala saltzea....
Ohar batzuk:
  • Kilometroen prezioa: 600 eta 900 euro bitarte.
  • Korrikaren materiala Iruñean saltzen da 
    San Anton kalea, 26   Ordutegia: Ostiral eta larunbatetan, 10:00-13:30 eta 17:00-20:30. 
    Korrikaren ibilbidea: http://www.korrika.org/?page_id=1853 

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016