“ JOSELIN”, Orkoiengo bizilagunak jakinarazpena jaso du auzitegitik datorren martxoaren 20an eguerdiko 12etan Bordaldea kaleko bere etxetik botako dutela jakinaraziz. Datorren ostegunerako Herri Batzarra deitzen dugu Gizarte Etxean arratseko 6etan gure burua antolatu eta etxe desjabetze honen aurrean erantzuna adosteko, Banco Popularrak etxearen jabetza hartu ez dezan eta gure bizilaguna kale gorrian utzi ez dezaten, sekulako zorrarekin gainera. Gaurko bileran hainbat erabaki hartu dugu, hots, alkatearekin eta zinegotziekin bilduko garela eta baita banketxearekin ere. Halaber desjabetzera etorriko den epai-idazkariarekin hitz egin dugu eta bilera egitekotan gaude. Guztion artean bizilagunak mobilizatu behar ditugu, kolektibo, elkarte eta udalak gure bizilagunaren alde egin dezaten. Hartara kolektibo eta elkarteetako ordezkariak herri batzarrera etor daitezen gonbitea helarazi behar diegu (guraso elkarteak, kultura taldeak, elkarteak...). Gure helburuak hauek dira: Ez ...