Teatro infantil "Tocando el Cielo" Haurrentzako antzerkia



Irailaren 14ean, ostirala, 17:30etan 

Orkoiengo Gizarte Etxean

Prezioa: 2€

···

Viernes 14 de septiembre a las 17:30 en el Centro Cívico

Precio: 2 €


"Mendi-gidari bat (Edurne) eta bere bezeroa (Txema) dira pertsonaiak. Hitz gutxiko emakumea bata, mendiko izpirituetan sinesten du. Txema, berriz, berritsu  eta harroputza da… edozein preziotan gailurra harrapatzeko prest… ostera jaitsi eta ingurukoei kontatzeko.
Sokakidearekin eskalatzen ari dela, elurrezko panpin batekin egiten dute topo eta honek gailurra lortzeko arriskuaz ohartarazten ditu…Alferrik. Txema, harroputzak, kosta ala kosta, gailurrera igo nahi du Edurnek oso arriskutsua dela esan arren.
Gailurra harrapatuko dute, baina mendiko izpirituak, inguruak zaborrez eta banderolaz zikinduta daudelako haserre, mendekua hartu eta laino beltza bidaliko die mendizaleei, noraezean utzi arte.
Edurne oinarrizko kanpamendura ailegatzen den bitartean, Txemak bidean Yetia, Elurretako Erregina eta Heriotza bera ere topatuko ditu.
Edurnek berriro salbatuko du. Hillaryren fantasmak Txema dagoen lekura gidatuko du.
Abentura horri esker, Txema harroputz zitala eskuzabalago bihurtuko da eta Edurnek sineskeria eta beldurrak uxatuko ditu…"

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016