Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua eta Iruñeko eta Orkoiengo Udalak premiatzen baitira “akordio bat susta dezaten, Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritzak taxututako pasabide-proiektua eraikitzen hasteko”. Bigarren atalean ebazpenak zehazten du “akordio hori gauzatze aldera, hiru aldeen arteko hitzarmen bat eginen dela, bakoitzak proiektuan izan beharreko parte-hartze ekonomikoa zehaztuko duena. Ahal baldin bada, proiektu hori administrazio bakar batek gauzatuko du. Egin beharreko desjabetzeak ere, baldin eta desjabetzerik egin behar bada, administrazio horrek berak eginen ditu”. Era berean, hirugarren atalean ezartzen da “pasabide hori heldu den urtean, 2019an zehar, egin beharko dela”. Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako aurkezpenak, Geroa Baik aurkeztutako zuzenketarekin, hiru erakundeei deia luzatzen die, hau da, Nafarroako Gobernuari eta Iruñako eta Orkoiengo Udalei, pasabidearen proi