Auzalar eta San Miguel Ikastetxeen ezezkoa PAIri

Bi ikastetxeetako zuzendaritzek eta Auzalar ikastetxeko Baietz guraso elkarteak idazkiak helarazi dizkiote udalari PAI ezartzea baztertzeko dituzten arrazoiak adieraziz


San Miguel ikastetxea

Irailaren 17an Orkoiengo udalak mozioa onetsi zuen PSN, UPN eta UIOren aldeko bozekin. Mozio horretan, besteak beste, San Miguel eta Auzalar beren ikastetxeetan PAI programa ezartzera premiatzen zituen.

Duela gutxi ikastetxeetako zuzendatzitzek eta Auzalar ikastetxeko Baietz guraso elkarteak erantzuna helarazi zieten udalari, gaiaren inguruko gogoeta eginez eta beren ikastetxeetan PAI programa ez ezartzeko erabakia hezkuntzan oinarritutako argumentuen bidez adieraziz. Horretaz gain ikastetxeek udalaren jarrera gaitzetsi egiten zuten idazkiotan, mota honetako erabakiak hezkuntza komunitatea kontutan izan gabe hartzeagatik.

Jarraian ikastetxeek igorritako idazkiak dituzue:

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

ZINE FORUM: CIE´S, los guantanamos españoles

INAUTERIAK 2023 CARNAVALES