86 etxebizitza hutsik Orkoienen (guztien %5a)

 

Egun hutsik dauden 86 etxebizitzetatik 25 famili bakarreko etxebizitzak dira  eta gainontzeko 61ak etxebizitza kolektiboak

 


Orkoiengo udalaren Etxebizitza Zinegotzigoak egindako lanak ondorioztatzen duenez hutsik dauden etxebizitzek %5,1a suposatzen dute.  Ikerlana udal erroldaren datuetatik abiatu da, inor erroldaturik ez duten etxebizitzak bilatuz lehenbizi eta  etxebizitza horien egoera landa-lan ez inbaditzaile baten bidez egiaztatuz ondoren.

Hutsik dauden etxebizitzen artean Artzapezpikutzarenak, banketxeenak (Bankia, Laboral Kutxa, Santander), Vinsa eta Nasuvinsarenak daude besteak beste. Honez gain udalak 3 etxebizitza ditu hutsik (San Miguel ikastetxean bat eta beste bi Argia Zentroan) eta Hipotegatik Afektatuen Plataformak jakitera eman duenez SAREB, banku txarraren eskuetan zehaztugabeko koputu bat legoke.

Azkenik, 2016ko maiatzaren 13an Nasuvinsako alokairurako poltsan 13 etxebizitza zeuden.

Jarraian udalak publiko egin duen txostena duzue:


Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"