2015eko azaroaren 8an Argia aldizkarian argitaratutako artikulua da hau ··· Artículo publicado originalmente el 8 de noviembre de 2015 en la revista Argia Argi du Iñaki Larrea Mondragon Unibertsitateko irakasleak: eskolako lanik ez etxean, ez behintzat gaur egun ulertzen ditugun moduan. Izan ere, hezkuntza sistemaren porrota estaltzeko saiakera direla dio: “Ikasleek ordu asko sartzen dituzte ikastetxean, eta horrekin ez da nahikoa? Orduan zerbait ez gara ongi egiten ari. Gainera, eskolan lantzen dutena ikasleen interesekoa bada, eurek bilatuko dituzte loturak errealitatearekin, euren kabuz jarraituko dute eskolaz kanpo galdetzen, arakatzen, informazioa eskuratzen…”. Etxerako lanen aldekoek diote diziplina, ardura, autonomia edota ikasketa-ohiturak berenganatzeko lagungarri direla, baina etxeak duen potentzialtasuna aintzat ez hartzea da hori, Larrearen iritziz: “Atzean dagoen logika da hezkuntza arautuak ikasteko balio duela eta hezkuntza ez-arautuak edo biz...